Hirugarrenez deitu dute Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2025ko urt. 9a, 16:15

Aitor Sarasua Maritxalar bertsolaria. (Argazkia: Bertsoa.eus)

Bertsularien Lagunak elkarteak antolatu du oraingoan ere, Aretxabaletako Udalarekin batera, eta otsailaren 21era arte aurkez daitezke lanak. Lekaixoka bertso eskolako, Arizmendi Ikastolako Almen guneko eta Kurtzebarri eskolako ikasleek parte hartuko dutela azpimarratu dute Udaletik.

Abian da III. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa, Bertsularien Lagunek eta Aretxabaletako Udalak antolatuta. Hiru maila osatu dituzte, adinaren arabera: helduek –2007a aurretik jaiotakoak– sei eta hamar bertso artean egingo dituzte; gazteek –2008 eta 2011 urte artekoak–, lau eta zortzi artean; eta umeek –2012 urtera artekoak–, bi eta lau bertso bitartean. Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira guztientzat.

Bertsoak sekula argitaratu gabeak izango dira eta bertso sorta bakoitzaren doinua zehaztu beharko da.

Lanak otsailaren 21erako bidali beharko dira, honako helbide honetara: sarasua.lehiaketa@gmail.com. Epaiaren berri martxoaren 14an emango dute.

Bi sari maila bakoitzean

Sariei dagokienez, maila bakoitzean lehenengo sailkatutako biek jasoko dituzte: helduen artean, 300 euro eta 150 euro, hurrenez hurren; gazteen artean, Elkarren erabiltzeko 100 euroko eta 50 euro bonuak; eta umeen artean, kirol-jertsea eta kamiseta eta Xilaba txapelketako finalerako sarrerak.

Oinarrien gaineko xehetasun guztiak Bertsozale elkartearen atarian daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak