Kanuto deunaren 25. urteurreneko bazkarirako txartelak salgai daude

Mirari Altube Arrese 2025ko urt. 8a, 15:48

Aretxabaletan Kanuto deuna ospatzen hasi zirenetik 25 urte pasatu dira eta hori ospatzeko jaia antolatu dute urtarrilaren 18rako. Taberna Berri jatetxean elkartuko dira bazkaltzeko eta txartelak dagoeneko salgai dituzte Kixkor tabernan, 25 eurotan.

Egunari hasiera emango diote bola-txapelketa jokatuta. 11:30ean izango da hori bolatokian –3 euro ordainduta–, baina ordubete lehenago irekiko dute berotzen hasi ahal izateko.

Ondoren, 15:00ak bueltan, bazkaltzera joango dira Taberna Berrira. Menua honakoa izango da: patatak errioxar erara, okela gisatua eta postrea –aukeratzeko–; baita kafea eta edariak ere. Menu berezia gura dutenek, zeliakoek eta beganoek, aldez aurretik jakinarazi beharko dute.

Iluntzean, 19:00etan Zaraia tabernatik abiatuta, Kanutoren omenezko kalejira egingo dute Orkresta Elektrotuna taldearekin. Kontzertuak izango dira gero, herriko tabernetan; Oihu eta Akulu taldeek jardungo dute gaua girotzen, baita hainbat DJk ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak