2025ari bertsoak abestuta emango diote hasiera Arkupen, gaur, urtarrilak 3, 19:00etan. Horretarako elkartuko dira Haizea Arana, Maddi Sarasua, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga bertsolari ezagunak. Sarrerak, 6 eurotan, online ere har daitezke.
Zaraia aretoko oholtzan bat egingo dute lau bertsolari ezagunek: Haizea Arana Cardenal (Eskoriatza, 2001), Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolan hazitakoa; Maddi Sarasua Laskarai (Itsasu, 1995), Aitor Sarasua bertsolari aretxabaletarraren alaba; Oihana Iguaran Barandiaran (Villabona-Amasa, 1991), Bertsozale Elkarteko Transmisio Saileko arduraduna; eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Durango, 1974), birritan Bizkaiko txapelduna eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sei aldiz izandakoa.