
Andramari auzunean, ibaiaren ertzean, kokatutako edukiontzien gunean izan da sutea, 04:00ak bueltan. Lau edukiontzi erabat erre dira eta bosgarrenak, beirarenak, kalteak izan ditu. Suhiltzaileek itzali dute eta inguruan aparkatutako autoek ez dute izan kalterik, itxura baten.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.