Aretxabaletako hainbat pilotarik jokatuko dituzte finalak bihar, Antzuolan

Mirari Altube Arrese 2024ko abenduaren 30a

Etxabe eta Lopez de Egilaz eskuinaldean eta Padilla eta Apraiz ezkerraldean. (Argazkia: Juan Mari Errasti)

Gabonetako hainbat pilota txapelketa jokatzen dabiltza egunotan eta horietako hiru finaletan izango dira Aretxabaletako pilotari gaztetxoak. Abenduaren 31n jokatuko dira hiru finalak, Antzuolan.

Benjamin A mailako Eñaut Etxabe eta Xabat Lopez de Egilaz pilotariek Bergaran jokatu dute finalaurrekoa; baita irabazi ere 16 eta 15.

Oier Padilla eta Ekaitz Apraizek ere irabazi egin dute Aretxabaletan jokatutako finalaurrekoa, 16 eta 10.

Aner Cabellok, ostera, Aramaion jokatu du, eta aise irabazita, 16 eta 4, sailkatu da.

Hiru finalak Antzuolan jokatuko dira bihar, urteko azken eguna, 10:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak