Aretxaletako Yaakar elkarteak bultzatutako ekimena da informatika gela eta Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalek finantzatuko dute. Hain zuzen ere, eraikitzen hasi aurreko ekitaldia ospatu berri dute Senegalgo herrian.
Ikasketak osatzeko laguntza
Prestakuntzari dagokionez adituen laguntza jasoko dute: "Ikasgela horretan informatika ikasketak ematen hasteko asmoa dugu; Mondragon Unibertsitateko bi ikasleren laguntza izango dugu horretarako. Gainera, Mbam-go ikasleak Aretxabaleta Lanbide Eskolako eta Arizmendi ikastolako ikasleekin bideokonferentzien bitartez harremanetan jarriko ditugu", azaldu dute Yaakar elkarteko kideek.
Gazteen arteko loturak estutu gura dituzte harremanetan jarrita: "Espero dugu jarduera horri esker bi herrietako gazteek haien kezkak eta beharrak partekatzeko aukera izatea. Horrez gain, kanal bat irekitzea da asmoa hain desberdinak diren bi komunitate harremanetan izateko".
Hori horrela, Yaakarreko kideen iritziz ikasgelaren eraikuntza hezkuntzarekin lotutako beste proiektu batzuen abiapuntua izango da.