Gozokiak hegan, eta izaki magikoak kaleetan

Jone Arruabarrena 2024ko abe. 24a, 13:07

Basotxo kantu taldea eta Aretxabaletako haurrak kantuan ibili dira herriko kaleetan, eta Olentzeroren laguntzaileak ere jaitsi dira herrira, gutunak jasotzera.

Euria han-hemenka zebilen Aretxabaletako kaleetan, baina gaur, tantak ez ezik, gozokiak ere erori dira goitik-behera. Gabon kantak entzuterakoan, leiho eta balkoietara atera diren auzokideek bota dituzte. Kaleak aterkiez bete dira, eta haurrek, euritakoei buelta emanda, gozokiak biltzeko baliatu dituzte. Herriko kaleetan kantuan eta litxarreriak biltzen ibili ondoren, Olentzeroren laguntzaileak jaitsi dira basotik, umeei gozoki gehiago eman eta euren gutunak jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak