Kilima dendak irabazi du Aretxabaletako erakusleiho lehiaketa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abe. 23a, 14:25

Gari Iturbe alkatea saria ematen Kilimako ugazabari. (Argazkia: Sara Lanz).

Iazko denda berberak izan dira aurtengo erakusleiho lehiaketako sarituak. Kilima umeen arropa dendarendako izan da erakusleiho lehiaketako sari nagusia (300 euro). Herritarrek, ostera, Belar Metari eman diote bigarren saria (150 euro).

Abenduaren 20ra bitartean egon da martxan Aretxabaletako erakusleiho lehiaketa, eta parte hartzeko nahikoa izan da erakusleihoa apaintzea. Erakusleiho onena aukeratzerako orduan kontuan hartu dituzte, besteak beste, erakusleihoaren kalitatea, publizitate mezuaren imajinazioa, originaltasunja, eraginkortasuna eta argien erabilera.

Gaur goizean banatu dituzte sariak udal ordezkariek. Lehen saria, epaimahaiak hala erabakia, Kilima umeen arropa dendarendako izan da, eta 300 euroko bonoa nahiz plaka bat jaso ditu.

Kilimak, denda saritua.

Bigarren saria, berriz, herritarrek erabakita, Belar Meta arropa dendarendako izan da eta 150 euroko bonoarekin saritu dute.

Belar Meta, denda saritua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak