Argazkiak eta testuak bateratzen dituen lehiaket da Argazkizkiak eta aurtengo deialdia Gabonen bueltan antolatu du Loramendik gaia honakoa izanik: Gabonak Atxabaltan: euskal kulturaren ondare.
Adinaren araberako bi kategoria zehaztu dituzte: 18 urtetik beherakoentzat eta 18 urtetik gorakoentzat.
Sariei dagokienez lehen kategoriakoek 100 euroko bonu bat jasoko dute eta bigarrenek 200 euroko bonua, argazkilaritza denda batean erabiltzeko.