
Lekaixoka bertso eskolak eta Udaleko Euskara Sailak, azken urteetan
egindako legez, oparia banatu zieten aurreko urtean jaiotako umeen
familiei –jaiotako 39tik 25ek egin zuten eskaera–: bertso-liburua.
Neska-mutiko bakoitzari bertso bana eskaini diote liburu horretan, eta
familiek "pozik" eta "eskertuta" jaso zuten oparia.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.