Txistu taldekoak, perkusio taldekoak, metalekoak, bandako kideak, haizezko talde txikikoak, piano-joleak, trikitilariak, kantukoak, konbo biolinekoak eta hizkuntza musikaleko ikasleak. Koadrila ederra pasa zen atzo arratsaldean Arkupeko oholtzatik, eta emanaldi borobila egin zuten. Etxeko eta lagunez bete ziren eserleku denak, eta emanaldi horrekin eman zioten ongietorria Gabon jaiei.