1934an jaiotakoak omendu dituzte Basotxoko lagunek

Xabier Urtzelai 2024ko abe. 14a, 12:13

Basotxo erretiratuen elkartetik 2024an 90 urte bete dituzten bazkideak omen zituzten atzo, Santa Luzia egunez. Arkupen egindako ekitaldian Udal agintariek zapia jantzi zieten, eta dantzariek aurreskua dantzatzeaz batera euren omenezko kantuak ere abestu zituzten.

Jokin Antxiak hartu zuen omenduak banan-banan aurkezteko ardura, eta euren gaztetako bizipen batzuk ere laburtu zituen. Hala, 90 urte bete dituzten aretxabaletar gehiago badira ere –1934an jaiotakoak–, ekitaldian izan ziren Anjel Loidi, Karmen Garitano, Jose Benito Ayastui, Ascension Miguel, Mari Karmen Elorza, Tomas Cantero, Candela Majadas, Sagrario Vicente, Miren Gaztañaga, Blanca Gonzalez, Luis Mari Beitia eta Doloren Arenaza. Denak aurkeztu ondoren Gari Iturbe alkateak eta Nerea Zubillaga Ongizate zinegotziak zoriondu eta zapiak jantzi zizkieten. Aurreskua dantzatu zieten Leizarra taldeko bi kidek eta Basotxoko kantu taldeak hainbat abesti eskainita eman zioten bukaera ekitaldiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak