Begiraleen egin beharrak izango dira eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea. Eta bi egun horietako ordutegia da 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea eta euskaraz hitz egiten ondo jakitea.
Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 13a arte eta curriculumak honako helbidera bidali behar dira: gazteria@aretxabaleta.eus.