Urkulu urtegiak gainezka egin du, ia %100 beteta

Mirari Altube Arrese 2024ko abe. 8a, 12:29

Azken orduetako euri-jasen ondorioz  %99,04 da Urkuluren betetze maila gaur, abenduak 8. Dagoeneko ia beteta zegoen urtegia are gehiago bete da, eta gaur goizean ura botatzen hasi da Zubillaga aldera.

Euri-jasarik handienak goizaldean erregistratu ditu Euskalmetek Urkuluko estazioan; 03:20ean, 2,5 litro metro karratuko jaso du. Atzo, zapatua, 16,1 litro jaso ziren metro karratuko eta euri-jasarik handienak 07:30ak bueltan erregistratu ziren, orduko 1,8 litro metro karratuko pilatuta.

Alerta laranja euriagatik

Euskal meteorologia agentziak iragarri du zaparradak, tarteka txingorra, etengabeak izango direla bai gaur, bai bihar, astelehena. Elur-kota 800 eta 1.000 metro inguruan kokatuko da eta ipar-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da. Tenperatura maximoak 6 eta 11 gradu ingurukoak izango dira. Hain zuzen alerta gorria ezarri dute euriagatik, gaur eguerditik bihar eguerdia bitartean, zaparradak iraunkorrak eta ugariak izango direlako eta 80 litro metro karratu baino  gehiago pila daitezkeelako.

Astearterako prezipitazio gutxiago iragarri du, baina giro hotza izango da. Tenperatura maximoak 5 eta 9 gradu artekoak izango dira eta elur-kota 700 eta 900 metro inguruan kokatuko da.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak