Abian da Gabonetako erakusleiho lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2024ko abenduaren 9a

Gaurtik abenduaren 20a bitartean abian izango da erakusleiho lehiaketa. Horretarako ez dago izenik eman beharrik, apainduta izatea da baldintza bakarra. Bi sari banatuko dituzte, bata herritarrek aukeratutakoa, hilaren 23an.

Erakusleiho onena aukeratzeko orduan kontuan hartuko dituzte, besteak beste, erakusleihoaren kalitatea, publizitate mezuaren imajinazioa, originaltasuna, eraginkortasuna eta argien erabilera. Gainera, saltokiko ohiko artikuluak agertu beharko dira erakusleihoan.

Lehen saria epaimahaiak erabakiko du –300 euroko bonoa eta plaka bat– eta bigarrena –150 euroko bonoa–, herritarrek, boto bidez; abenduaren 9tik 16ra bitartean eman ahal izango da botoa, Arkupen jarritako kaxan edo webgunean zintzilikatuko den galdetegia beteta. Botoa ematen duten guztien artean 50 euroko bonu bat zozketatuko da Aretxabaletako dendetan gastatzeko.

Irabazleen berri hilaren 23an emango dute Udal ordezkariek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak