'Ztanda' saioaren finaleko kide den Beñat Arizabaleta "oso pozik" dago egindako lanarekin

Mirari Altube Arrese 2024ko abe. 7a, 10:10

ETBko Ztanda musika lehiaketaren finalean da Beñat Arizabaleta Irure aretxabaletarra. Final hori zuzenean eta herritarrek elkarrekin ikusteko, Arkupeko Zaraia aretoko ateak zabalduko ditu Udalak domekan, 22.00etan. Arizabaleta ezin pozago dago finaleraino iritsi izanarekin.

"Oso esperientzia polita izan da, baita oso intentsua ere. Izan ere, hiru hilabetean lan handia egin behar izan dugu; baina merezi izan du", adierazi du aretxabaletarrak.

Aukeraketaren bukaerako casting-era hogei lagun iritsi ziren, eta hortik hamabi hautatu zituzten; hamahirugarrena, ostera, sare sozialen bidez sartu zen. Gala bakoitzean abeslari batek agur esan dio lehiaketari, eta bost geratu dira finalerako. "Ez nuen espero azken emanaldi honetan egoterik, hortaz, benetan pozik nago. Izugarrizko bost artista iritsi garela esango nuke". Eta domekako saioa ikustera animatu ditu herritarrak: "Maila handiko emanaldia izango da; benetan polita".

Aurrera jarraitzeko animotsu

Era berean, bizi izandako esperientzia honekin asko ikasi duela aitortu du: "Bilakaera handia izan dudala hasi nintzenetik hona igarri dut. Orain lanean segitzea dagokit, eta neure aukerak topatzen jarraitzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak