Txapelketetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eskatu dute; horretarako, GuGeu taldearen Instagram kontura idatzi behar da (izen-abizenak + bolo edo pilota zehaztuta). Dena den, bola-txapelketarako egunean bertan, bolatokian, ere izena eman ahal izango da.
Izena emateko ez dago ordaindu beharrik eta irabazleentzat sariak egongo direla iragarri dute antolatzaileek.