'Hondarribiko gorria' ezagutzeko dokumentala emango dute bihar, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2024ko aza. 27a, 08:05

Espainiako Alderdi Komunistako buru izandakoa Jesus Carrera Olascoaga hondarribiarraren bizitza jaso dute Hondarribiko gorria dokumentalean eta bihar, azaroak 28, emango dute hori Arkupen, 19:00etan, debalde.

1945eko urtarrilaren 16ean, 33 urte zituela, Alcala de Henareseko hilerrian (Madril) fusilatu eta hobi komun batean lurperatu zuten Jesus Carrera Olascoaga hondarribiarra. Haren senideek 2018an lortu zuten gorpua jaioterrira ekartzea. Eta orduan galdera asko sortu zitzaizkien: nor zen Jesus Carrera? Zergatik hil zuten? Zergatik egon da hirurogeita hamar urte baino gehiago isilean?

Galdera horiek eta beste hainbat erantzuteko ikerketa abiatu eta Jesus Carrera: Hondarribiko Gorria dokumentalean jaso zuten. Hain zuzen, Maria Carrera eta Xabi Carrera ilobak izango dira haren osabarekin zer gertatu zen jakin nahi eta zauria ixteko beharretik abiatuta, Paco Etxeberria forentseak zuzendutako desobiratze prozesuan barneratu eta euren bizipenak partekatuko dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak