Euskalmetek Arrasateko estazioan jasotako datuen arabera haize ufadarik bortitzenak 11:00ak bueltan izan dira, ia 70 kilometro ordukoak.
Udaletik adierazi dute zuhaitzez gain hainbat etxetako fatxada zatiak ere erori direla. Dena den "ez da izan kalte handirik". Eta gaineratu dute: "Astelehenetik aurrera, udal zerbitzuak kalteak konpontzen hasiko dira eta itxita geratu diren tokien pasabidea irekitzen saiatuko dira".

