Arratoi kopurua murrizteko lanean dihardu Aretxabaletako Udalak

Mirari Altube Arrese 2024ko aza. 21a, 12:09

Arratoi kopurua ugaritu egin dela jakinaraziz hainbat kexa jaso ditu Udalak, eta horren aurkako lanei ekin die azken astean. Tranpa gehiago jarri dituztela adierazi dute, baita amuak ere, estolderia-sarean eta lorategi batzuetan.

Izurriterik egon ez dadin, gainera, bi hilabetean behin tratamendu orokorrak eta bestelako tratamendu espezifikoak egingo dituzte, beharrezkotzat jotzen diren eremuetan.

"Espero dugu ahalik eta lasterren nabarituko direla egindako tratamenduen ondorioak", gaineratu du Udalak, eta "edozein aldaketari adi" egongo dira udal zerbitzuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak