Azaroaren 25ean jarriko dituzte salgai neguko bonuak, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2024ko aza. 21a, 17:10

Udako bonu-kanpainaren hasiera, iaz.

875 bonu-pakete aterako ditu Udalak, bakoitza 50 euroko balioduna, abenduaren 31ra bitartean erabiltzeko.

Aretxarteko 48 bat establezimendutan gastatzeko 875 bonu-pakete aterako ditu Udalak, eta astelehenetik aurrera eskuratu ahal izango dira, Arkupen. Aretxarteko kideak arduratuko dira salmentaz, eta honako ordutegi hau izango dute: astelehenean, 09:30etik 15:00etara; martitzenean, 15:00etatik 19:00etara; eta eguaztenean, 09:30etik 15:00etara.

Bonu-pakete bakoitzak 50 euroko balioa izango du eta erosleak 30 euro ordainduko ditu. 16 urtetik gorako aretxabaletarrek eskuratu ahal izango dituzte, bakoitzak pakete bakarra, eta, horretarako, nortasun agiria erakutsi beharko dute. 

Aurtengo bigarren bonu-kanpaina da, eta deialdi bakoitzean 17.500 euro bideratu ditu Udalak horretara, Aretxarterekin daukan hitzarmenaren bidez. Udalak jakinarazi du kanpainari esker 43.750 eurotik gora gastatuko direla herriko komertzioetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak