16 urtetik gorakoak aurkeztu ahal izango dira eta parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du; narrazio luze bakarra edo narrazio-bilduma izan liteke, gaia librea izanik. Lanak originala izan behar du, argitaratu gabea eta euskaraz idatzia, ez da onartuko itzulpenik.
Posta arruntez edo posta elektronikoz bidali ahal izango dira. Eta horretarako azken eguna azaroaren 30a da.
Irabazle hautaketa eta saria
Epaimahaia Bergarako Idazle Eskolak izendatuko du. Erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean aukeraturiko kideekin osatuko da. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak irabazlea aukeratuko du. Erabakia 2024ko abenduaren 21a baino lehen jakinaraziko da.
Irabazleak 2.500 euroko diru-saria jasoko du. Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
Lan irabazlea Aretxabaletako Udalaren eta Bergarako Idazle Eskolaren jabetzan geratuko da urtebetez. Erakunde horiek epe horretan bakarrik erabili ahal izango dituzte egile-eskubideak, eta grabatzea edo zabaltzea erabakiz gero, egilearen izena aipatuko dute.