Bizia eta borrokatua izan da Aretxabaletako UDA eta Azpeitiko Lagun Onak taldeen arteko partidua. Azpeitiko taldeak bere atean sartu du lehendabiziko gola, eta, horrenbestez, UDArentzako izan da puntua, 1-0 aurreratuz markagailuan. Horrela amaitu da lehen zatia, baina bigarrenean aretxabaletarrei kosta egin zaie euren zelaitik ateratzea, eta gola sartu diete azpeitiarrek, 1-1 berdinduz markagailua.
Ibon Perez de Labeagaren hitzetan, UDAko jokalaria, "azkenengo hiruzpalau partiduetan kostata" dabiltza, baina "badakite etxean indartsuagoak" direla eta bukaerara arte "estutu" behar dutela: "Pena bat da sartu diguten gola, baina aurrera jarraitu dugu: ia lortu dugu bigarrena sartzea, baina ez da posible izan. Bigarren partean, gainera, gehiago estutu dute eurek, markagailuko emaitzarengatik". Hala ere, azpimarratu du "indartsu" atera ohi direla hasieratik, eta, orain, "jarraitzea besterik ez" dagoela.