Anorexia gai duen argazki erakusketa astelehenetik ikusgai

Mirari Altube Arrese 2024ko aza. 18a, 10:30

Erakusketako argazkietako bat. (Argazkia: David Arribas)

Kaiola, anorexia duen bizitza baten atzean izenarekin, David Arribas (Madril, 1978) argazkilariaren lanak izango dira ikusgai azaroaren 18tik abendua bukatu bitartean Arkupeko erakusketa aretoan.

Argazki bilduma horretan gertutik jaso gura izan du gaur egun lehen lerroan dagoen buruko gaixotasun hori nolakoa den eta zein arazo dakartzan familiara, kideetako batek pairatzen duenean.

Arribasek 2017an hasi zuen lana. 21 urte zituen gazte bati argazkiak ateratzen hasi zen, familia inguruan zein medikuari bisitak egiterakoan, eta bi urtean jardun zuen horretan. Hamabost argazkik osatzen dute bilduma, baita gaixoaren hainbat idatzik ere, hausnarketarako baliagarriak direnak.

Hainbat sari eskuratutakoa da; 2020an, esaterako, Photo Art Festival lehiaketa irabazi zuen, baita The Washington post-en Ohorezko Aipamena jaso ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak