Eskola-adineko seme-alabak dituzten gurasoei bideratu diete bereziki saio hori, eta hainbat gako emango dizkiete, arazoa nola antzeman eta horri nola aurre egin jakin dezaten.
Saioari hasiera emateko eta gaia kokatzeko, datu teoriko batzuk emango dituzte; gero, hainbat galderaren bueltan hausnartuko dute; eta, segidan, gogoeta horiek bateratuko dituzte. Bukatzeko, gaiaren gainean eskarmentua duten elkarteko kideek prebentzio-lana egin ahal izateko jarraibide batzuk emango dizkiete elkartutakoei.