Katxiporretak argitaratutako ipuin bilduman jasotzen diren ideien inguruan egingo du berba. Eta haren bidelagun eta elkarrizketatzaile gisa arituko da Eneko Barberena idazlea eta euskara teknikaria.
Gurasoei eta hezitzaileei bideratutako hitzaldia da baina kuriositatea duen edonork izango dituela ateak zabalik adierazi dute antolatzaileek.
Egun horren harira iaz, haur eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek hainbat spot atera zituzten komunikatzeko moduen inguruan hausnartzeko, eta aurten, berriro zabalduko dituzte herritarren artean.
Era berean, azaroaren 20aren bueltan, ekintza bereziak egingo dituzte ludotekan eta gaztelekuan.