Agintaldiko planaren berri emango du Udal Gobernu Taldeak martitzenean

Mirari Altube Arrese 2024ko azaroaren 7a

Aretxabaletaren aireko ikuspegia.

Udal Gobernuak agintaldiko plangintza aurkeztuko du azaroaren 12an, martitzena; Arkupen izango da, 18:30ean. Datozen hiru urteetarako zehaztu dituzten lan ildo nagusien eta proiektuen berri emango dute Gobernu Taldea osatzen duten kide guztiek. Herritarrak eta eragileak gonbidatu dituzte, bertatik bertara ezagutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak