Basotxok abenduaren 31n esango dio agur Gurea tabernari

Mirari Altube Arrese 2024ko azaroaren 6a

Ia bi urte iraun du Basotxo erretiratuen elkartearen eta Gurea tabernaren arteko hitzarmenak eta abenduaren 31n bukatutzat emango dute.

Erretiratuek zituzten beharrei irtenbidea eman zien horrek, eta horregatik, eskertuta agertu da Basotxoko zuzendaritza batzordea: "Eskerrak Udalari haren dirulaguntzari esker posible izan delako hitzarmen hori eta eskerrak Gureari egindako harreragatik eta jasotako tratuagatik".

Orain komentuko instalakuntza berriaren zain daudela gaineratu dute: "Han dugu jarrita begirada eta itxaropena, eta epe laburrean martxan egotea espero dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak