UDAren lehen porrota etxean: 0-1

Mireia Bikuña 2024ko aza. 1a, 19:15

Aretxabaletarrek ezin izan dute Derio menderatu. Bizkaitarrek 60. minutuan sartu dute garaipenaren gola. Saiatu arren, etxekoek ezin izan dute berdinketa lortu, gutxienez. Ibarrako lehen porrota zortzigarren jardunaldian heldu da. "Galdu egin dugu, baina oso pozik nago jokalariek egindako lanarekin eta erakutsitako konpromisoarekin", esan du Unai Calzon entrenatzaileak.

Lehenengo zatian ondo jokatu dute aretxabaletarrek. Taldea ondo kokatu da zelaian eta ondo mugitu du baloia, aukerak sortu ahal izateko. Hurbildu da Derioaren areara eta jaurtiketa batzuk egin ditu, arrisku handiegirik sortu barik.

Bigarren zatian, 60. minutuan aldatu da egoera. Deriok sartu du gola, eta UDAkoen estrategia hankaz gora geratu da. Taldeak lekua galdu du zelaian berdinketa lortzeko ahaleginean. "Jokalari gehiago sartu ditugu goian, gutxienez berdinketa lortzeko. Ez dugu lortu, baina oso pozik noa etxera. Beste batzuetan irabazi egin dugu, eta ez naiz gustura geratu. Gaur, bai. Oso pozik eta harro nago taldeak egindakoaz. Hau da bidea", azpimarratu du Calzonek.

Hurrengoa, Gasteizen

Atzoko partidua galduta UDAk 17 punturekin jarraitzen du sailkapenean, eta postu batzuk galdu ditu. Hurrengo jardunaldian Deportivo Alaves C taldea izango du kontrario, Gasteizen jokatuko den partiduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak