Osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen duen 'Zauria(k)' gaur zinema-forumean

Mirari Altube Arrese 2024ko urriaren 22a

Eromena, gaizki-egonak eta osasun mentala ikuspegi feministatik lantzen dituen Zauria(k) dokumentala emango dute gaur, urriaren 22a, 18:00etan, Arkupeko bigarren solairuan. Jabetze Eskolak antolatu du.

Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen ditu dokumentalak, bederatzi emakumeren errealitateak kontatuta. Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriaga dira proiektuaren egileak. Hona hemen aurrerapena.

Ikastaroetarako izen-ematea zabalik

Bestetik, ikastaro bi deitu ditu: Lodifobia zainetan azaroaren 21erako eta autodefentsa feminista abenduaren 28rako eta 29rako.

Horietarako aldez aurretik eman behar da izena, helbide honetara idatzita: berdintasuna@aretxabaleta.eus. Azken eguna urriaren 31 da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak