Zabalik dago Huhezinema jaialdian izen-ematea, galdetegi bat beteta, eta parte-hartzaileek azaroaren 17ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioa graduko laugarren mailako ikasleek antolatzen dute film laburren lehiaketa, eta sarien berri eman dute.
Sail Ofiziala:
- Huhezinema Saria: 650 euro.
- Ikusleen Saria: 100 eurotan baloratutako saria.
Horrez gain, hautatutako finalista bakoitzak 150 euro jasoko ditu hautatua izateagatik.
Ikasleen Saila:
- Ikasle film onena: 300 euro.
- MU Saria, Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari: 200 euro.
- Ikusleen Saria: 100 eurotan baloratutako saria.
Bideoklip Saria:
- Bideoklip onena: 300 euro.
- Ikusleen Saria: 100 eurotan baloratutako saria.
Horrez gain, jakinarazi dute Mundukide Saria ere izango dela, 700 eurokoa. "Jasotako film labur guztien artean, gaur egun munduan dugun lekuaz hausnartzera gonbidatzen gaituen film labur onenari emango zaio", adierazi dute antolatzaileek, sari gehiago egon daitezkeela erantsita, "betiere, babesle gehiagoren laguntza jasoz gero".
Lehiaketan parte-hartzeko oinarriei eta sarien xehetasunei dagokienez, webgunean daude ikusgai.