Jaiki dantza elkarteak Zutunpa txalapartariekin batera eta gitarrak lagunduta egin duten ikuskizuna ikustera batu dira hainbat herritar. Inprobisaziotik asko zuen proposamen bat aurkeztu dute eta ikusmina piztu du. Bitartean, DJa, Grafiti-egilea ere aritu dira euren lana erakusten eta bazkaritarako batu dira ondoren. Arratsaldean musika izango da protagonista, kuartelean entseatzen duten taldeen eskutik: Oihu, 721, Txit Karramarro, Eten, BRGS era Neallta Fola arituko dira 18:00retatik aurrera.