Hitzek eta musikak osatuta, Mikel Laboaren zenbait kanten –Artze, Lete, Sarrionandiaren hitzak…– berrinterpretazioa da: Izarren hautsa, Negu hurbila, Haika mutil, Ihes betea, O Pello, Pello… Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatuko ditu, baina batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berrien proposamena egingo du.
Adrian Garcia de los Ojos piano-jolea eta Maider Lopez biola-jolea izango ditu lagun Telleriak, hitzak eta zuzeneko musika uztartzen dituen emanaldian. Gainera, bukaeran, Elkar argitaletxeak argitaratutako liburua egongo da salgai eta idazlearekin partekatzeko aukera egongo dela iragarri dute.