'Leihoak' antzezlanak irekiko du Arkupeko urriko programazioa

Mirari Altube Arrese 2024ko urr. 4a, 11:10

Antzezlanek aparteko tokia izango dute urrian Arkupen. Umeendako Leihoak lanarekin etorriko da Teatro Paraiso domekan; eta helduek, Ai, gure juaneteak! izango dute urriaren 13an eta eta Egun zoragarriak, hilaren 20an. Sarrerak online eros daitezke edo egunean bertan Arkupeko leihatilan.

Teatro Paraiso taldearen Leihoak familiendako ikuskizunak irekiko du urriko egitaraua; domekan izango da, 17:00etan –sarrera, 3 euro–. Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora ekartzeko bidaia proposatuko diete ikusleei.

Helduendako bi lan

Urriaren 13an, ostera, Patxo Telleriak idatzitako Ai, gure juaneteak! ikuskizuna izango da, Tartean konpainiaren eskutik, Arkupeko Zaraia aretoan, 19:00etan –sarrera, 5 euro–. Hitzek eta musikak osatuta, Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazioa da: Izarren hautsa, Negu hurbila, Haika mutil, Ihes betea…

Urriaren 20an, ostera, Bilboko Pabellon 6ko Gazte Konpainiak adiskidetasuna eta harreman pertsonalak gai dituen Egun zoragarriak taularatuko du, 19:00etan, Arkupen –sarrera, 5 euro–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak