'Herrixa kuartelera' bazkariko txartelak salgai daude

Mirari Altube Arrese 2024ko urr. 2a, 09:41

Herrixa kuartelera jaialdia antolatu du Kurtela kultur elkarteak urriaren 11 eta 12rako eta kontzertu mordoa iragarri ditu. Azken egun horretan, gainera, bazkaltzeko elkartuko dira eta txartelak dagoeneko salgai daude; Urbaltz eta Ezkutu tabernetan dituzte 15 euroren truke urriaren 6a arte.

Menua izango da pasta entsalada, sukalkia, pantxineta eta kafea. Eta bazkalostea J&B bikoteak girotuko die.

Kontzertu sorta bi egunetan

Herritarrak kuartelera eroatea da asmoa aurten eta ekintza guztiak izango dira han. Hilaren 11n Wood Strings, Nick Linbött eta Jasan igoko dira oholtzara, eta 12an, Oihu, 721, Txit Karramarro, Eten, BRGS eta Neallta Fola.

Wood Strings taldeak agur esango du urriaren 11n. Zortzi urteko ibilbidea egin du taldeak eta etetea erabaki du bide hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak