Sanmigel jaietako egun handia ospatzen ari dira aretxabaletarrak. Inoiz baino postu gehiagok osatu dute artisautzaren eta nekazaritza ekologikoaren azoka, 51 postu izan dira Durana eta Mitarte kaleetan. Aurten, 29. edizioa izan du azokak, ganadu feriak aldiz, hamargarrena. Bi eremuetan zertaz gozatua izan dute bertaratu diren bisitariek. Azokak erdigunea izan duen arren, txistulariak, trikitilariak, Iturengo joaldunak eta bertsolariak ere izan dira kaleak alaitzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.