UDAko Isana Gorosabelek Bizkaiko bola-txapelketa irabazi du

Mirari Altube Arrese 2024ko ira. 24a, 08:12

Bizkaiko bola txapelketari bukaera eman zioten domekan Aulestiko Santa Eufemia ermitako bolatokian eta emakumeen kategorian UDAko Isana Gorosabel eskoriatzarra izan zen txapelduna sailkapen orokorrean.

Gizonezkoen kategorian, taldeka eta bikoteka ez dute aparteko posturik eskuratu; izan ere bolari gutxi joan da Bizkaiko saioetara. Sailkapen orokorrari dagokionez, Boni Plaza bizkaitarrak irabazi du.

Bizkaiko txapelketako saioetako emaitza aipagarrienak UDAko jokalariei dagokienez honako hauek izan dira: Zeinke-Ziarregin Jose Luis Gorosabel nagusi bederatzi txirlo jota. Asterrikan Isana hirugarren bederatzi txirlo jota eta Santutxun, bosgarren zazpi txirlorekin; eta bukatzeko, San Eufemian Jose Luis bigarren zazpi txirlorekin.

Hurrengo txapelketak

Sanmigeletako txapelketa jokatuko dute, Aretxabaletako bolatokian, datorren zapatuan. 17:30ean  gaztetxoen txanda izango da eta 22:30ean, helduena.

Hurrengo astean, urriaren 5ean, Euskal Herriko txapelketa hasiko da, eta lehen jardunaldia etxean, Aretxabaletan, jokatuko dute. 17:00etan.

Egun horretan bertan Untzillan (Aramaio) jaiak ospatuko dituzte eta bola-txapelketa egongo da 23:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak