Bigarrena jarraian etxean; oraingoan, Leioaren kontra

Xabier Urtzelai 2024ko ira. 20a, 13:04

Aretxabaletarrak, joan den asteko goletako bat ospatzen.

Aretxabaletak eta Leioak Ibarran jokatuko dute domekan Hirugarren Mailako hirugarren jardunaldia (16:30). Gizonezkoen Ohorezko Erregionalean Aloña Mendi da etxean jokatuko duen ordezkari bakarra. Emakumezkoenean, berriz, Bergarak Ipintzan hasiko du liga, domekan (16:30), Ostadarren kontra. 

Aretxabaletak eta Leioak Ibarran jokatuko dute domekan (16:30). Hain zuzen, bizkaitarrek San Viatorren kontra jokatu zuten joan den astean, UDAkoen ligako lehenengo kontrarioaren kontra, eta Jon Castrilloren mutilek 3-1 irabazi zieten gasteiztarrei. Hala, kategoriako oilarretako bat izan daitekeenak jokatuko du domekan Ibarran; partidu ona UDA non dagoen ikusteko.

Aloña Mendik, etxean

Ohorezko Erregionalean Aloña Mendi da etxean jokatuko duen ordezkari bakarra (domeka, 16:30). Zumaiako izango dute aurrean, aurreko astean Zarautzen kontra 1-2 galdu zuen taldea. Bergarak eta Mondrak kanpoan jokatuko dute, bergararrek Tolosan zapatuan (16:30) eta arrasatearrek Elgoibarren egun eta ordu berean. Emakumezkoen Ohorezko Erregionalean, berriz, asteburuan hasiko dute liga. Hala, Bergarak etxean hasiko du liga, domekan (16:30), Ostadarren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak