Haien asmoa da sortzaile horiekin harremanetan jartzea, eta horretarako eskatu diete mezu bat bidaltzeko honako datuak zehaztuta: proiektuaren izena; kide kopurua; kontakturako telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa; eta proiektuaren nondik norakoak –zertan datza, jarduna, espazio eta material beharrak...–.
Eskatutako datuak irailaren 20rako –egubakoitza– bidali behar dira elkartera, honako helbide elektroniko honen bidez: kuartelake@gmail.com. Ondoren, kuarteletik bertatik jarriko dira harremanetan haiekin, jarraitu beharreko hurrengo pausoak azaltzeko.