GSR egoitzan emango diete hasiera 11:00ak bueltan, eta eguerdian, 12:00etan, botako dute txupina. Ondoren, haurrendako jolasak izango dira kalean bertan eta Txarabermuta-ri ekingo diote.
Bazkaltzeko 200 bat lagun elkartuko dira eta girotzeko dantzaldia izango dute bazkalostean; baita mus-txapelketa ere. Iluntzean ekingo diete musika emanaldiei: Glutenbakuak taldearen kontzertu akustikoa izango da 19:00etan, eta Ekso&Poli bikoteak musika urbanoarekin beteko du kalea, 20:00etan.
Eskailera bertikala zeinek igo bizkorren txapelketak ere ez du hutsik egingo 21:00etan, eta gaua girotzeko, Mugi panderoaren erromeria izango dute lehenengo 22:00etan, eta gauerdiaren bueltan, AZ Gaubelak-en emanaldia.
Balkoiak apaintzeko deia
Balkoiak apaintzeko deia egin dute antolatzaileek, kalea girotze aldera: "Atariko bizilagunek batera apaindu dezakete edo nork bere balkoia. Eta atari eta balkoi koloretsu eta animatuenarentzat sariak egongo dira". Apaindutako atari onenarentzat bata eta balkoi onenarentzat bestea.