Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen ikuskizuna bihar

Mirari Altube Arrese 2024ko irailaren 12a

Ez gara jaitsiko! ikuskizuna egingo dute Porrotx eta Marimotots pailazoek bihar, egubakoitza, 18:00etan, Ibarra kiroldegian. Sarrerak online eta Arkupeko leihatilan eros daitezke, 5 eurotan; bihar, kiroldegian ere izango dituzte ikuskizuna baino lehen.

Marimotots zuhaitz baten adar-burura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Porrotxek atzetik jarraituko dio. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira. Neska-mutikoek euskal pailazo ezagunen beste abentura batekin gozatu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak