Guardasolarekin baina mendizaleek ez dute hutsik egin Kurtzebarrin

Mirari Altube Arrese 2024ko irailaren 9a

Iraileko bigarren domekarekin batera Kurtzebarri Eguna ospatu dute aretxabaletarrek. Lainoa eta lanbroa tokatu da aurten, baina, hutsik egin barik hainbat mendizale, besteak beste Areantzako auzotarrak, elkartu ziren tontorrean, atzo.

Murrukixo mendizale taldeak egindako deiari erantzunez herritarrek ez zuten hutsik egin Kurtzebarrin. Ohi baino jende gutxiago igo zen, eguraldiak ez zuen lagundu eta, baina giro polita sortu zen oraingoan ere. Gurutzea jarri zela 96 urte bete direla izan zuten gogoan; hain zuzen, 2028an beteko ditu 100 urte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak