Buruhandiak egiten ikasteko saioa antolatu dute hilaren 20rako

Mirari Altube Arrese 2024ko irailaren 5a

Txapel Txin egunean hainbat ume buruhandiekin.

Lehen Hezkuntzan haurrak –6 urtetik gorakoak– dituzten familientzat buruhandi ikastaroa antolatu du Udaleko Kultura Sailak. Irailaren 20an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, eta izena aldez aurretik eman behar da Arkupen.

Haur bakoitzarekin heldu batek egon beharko du saioan eta hamabost haur eta hamabost heldurendako lekua egongo da. Horiek betetakoan ez dute gehiago onartuko.

Izena ematerakoan buruhandien ereduak erakutsiko zaizkie eta zein egin nahi duten adierazi beharko dute. Izen-ematea zein ikastaroa Arkupe kultur etxean izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak