Julen Axpe umoregileak 'Bizitza bat furgonetan' bakarrizketa egingo du

Mirari Altube Arrese 2024ko irailaren 4a

Julen Axpe (Otxandio, 1995) furgonologoa-k Bizitza bat furgonetan izeneko bakarrizketa saioa egingo du irailaren 6an, 19:00etan. Umoregile ezaguna, lau urtez bizi izan da furgoneta batean, eta han bizitakoak kontatuko Mitarte kalean, ordubete pasatxoko saioan.

2019ko apirilean, osabaren furgoneta hartu, eta Bartzelonara joan zen bizi izatera Axpe. Han ekin zion bakarrizketak egiteari. Hala, bi pasio batzea lortu du otxandiarrak: furgoneta eta monologoak. Eguneroko kontuak eta gertaerak kontatzen dihardu azken urteotan, beti umorez zipriztinduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak