ALEko ikasleek egokitutako gurpildun aulkiak bi nerabe senegaldarrek jaso dituzte. Arizmendi Ikastolak, Birziklanet ekimenaren bidez mikroinformatikako prestakuntza ikasgaiaren barruan, prestatutako ordenagailuak, ostera, Mbam udalerriko batxilergoko ikasleentzat izan dira.
Material hori Aretxabaletako Yaakar elkartearen bidez bidali dute Senegalera eta dagoeneko iritsi da haien eskuetara. Horregatik, Mbamgo herritarrek hemendik jaso duten keinu solidarioa eskertu nahi izan dute ekitalditxo batekin: "Esker oneko zeremonian, abian jarri baino egin ez den proiektu solidario honen onuradun izan diren pertsona askok parte hartu dute. Besteak beste, aulkiak jaso dituzten pertsonek: Pape Diop eta Birame Diouf", adierazi dute Yaakargo kideek.
Horiez gain, Mbaye Ndiaye alkateordea ere izan da eta ikasleen guraso elkarteko presidentea eta Yaakar elkarteko ordezkaria ere bai, beste hainbatekin batera.
Yaakar elkarteko kideak ere eskertuta agertu dira: "Mbam herria eta Yaakar elkartea oso eskertuta gaude jasotzen ari garen laguntzarekin eta oso itxaropentsu etorkizunean garatu ahalko ditugun proiektuak aurreikusten".