Aretxarte elkarteak antolatuta, 27. aldiz ospatu dute Ixadebalde merkealdien azoka Durana kalean. Asensio, Kilima, Hankabeltz, Belar Meta, Tak zapata-denda eta Almila Shop dendak izan dira oraingoan postuak jarri dituztenak.
Irailean egin ohi izan dute, baina iaz bezala, aurten ere uztailean egitea erabaki dute, aurreko urtean izan zituzten sentsazio onei jarraituz. Hala, oraingoan uda sasoiko arropa, zapata eta bestelakoak aurkitu dituzte herritarrek azokan. Oporrei begira hainbat eskaintza aurkitzeko beta izan dute.
Azoka goizeko 10:00etatik, arratsaldeko 20:00ak arte egon zen plaza barrenean, eta egunaren bukaeran, 50 euroko sei bonu zozketatu zituzten bezeroen artean.