2019an sortutako taldea goi mailako bederatzi musikarik osatzen dute eta iaz kaleratu zuen hamabi konposizio biltzen dituen bigarren diskoa. Herri musika eta beste kultura batzuetako folklorea nahasten dituzte; batik bat, Afrika mendebaldeko, Ekialde ertaineko eta Latinoamerikakoa. Betiere, bizkarrezurra Euskal Herriko musika tradizionala izanik. Musika gustuko duen edonor gonbidatu dute.