"Realaren lagunarte ofizialen artean egon gura dugu, eta horretarako eskaera bideratuta daukagu", azaldu dute. Irailerako batzar orokorra deituko dute eta orduan zabalduko dute informazio guztia. Ametzueta orain dela hamazortzi urte inguru sortu zen, baina hainbat urtetan ez dute ezer antolatu: "Partiduetara joateko autobusa berreskuratu da, eta zerbait antolatzen hasi gura dugu orain".