Ixadebalde azoka egingo dute egubakoitzean merkatariek

Mirari Altube Arrese 2024ko uzt. 16a, 16:54

Aretxarte elkarteak 27.ez egingo du Ixadebalde merkealdien azoka. Irailera itxaron barik uztailaren 19an, egubakoitzean, jarriko dituzte postuak Durana kalean, plaza barrenean, 10:00etatik 20:00ak bitartean.

Honako sei saltoki elkartuko dira Ixadebalden: Asensio, Kilima, Hankabeltz, Belar Meta, Tak zapata-denda eta Almila Shop. Udaberri eta uda sasoian geratutako produktuak eskainiko dituzte arropa, osagarri eta oinetakoen dendek, eta mauka handiak izango direla iragarri dute.

Bezeroak saritzeko, gainera, 50 euroko sei bonu zozketatuko dituzte egunaren bukaeran.

Iaz ere uztailean egin zuten merkealdien azoka eta orduko "emaitzekin gustura", errepikatzea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak