Poteo taldeak irabazi du kuadrillen arteko zazpiko futbol txapelketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 13a, 18:39

Kuadrillen arteko zazpiko futbol txapelketa antolatu dute gaur Aretxabaletan, hala egin izan baita beste urte batzuetan ere Portasolgo jaietan. Sei talde aritu dira jokoan Ibarra futbol zelaian: 10:30ean hasi dituzte partidak eta, bazkalondoren, final aurrekoak eta finala jokatu dituzte.

Poteo taldea izan da garailea zazpiko txapelketan, New Team taldearen aurka 6-0 irabazi ondoren. Hirugarren eta laugarren postuei dagokienez, Rasd eta Ezkutuko Gogorrenak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak